Izaki bizidunaren jatorria bi hipotesi ditu:
-Panspermia: Teoria honen arabera, izaki bizidunak ez ziren Lurrean sortu, kometa eta meteoritoetan etorri baitziren kanpoko espaziotik. Harkaitz handi horietan bakterio eta beste mikrobio batzuk egongo ziren, Lurra “kutsatuko” zutenak, bizia sortuz.
-Sintesi prebiotikoa: Bizia sortu da Lurra planetan bertan, hasierako miloi urteetan eratu ziren biomolekuletatik abiatuta. Biomolekulak ere Lurra planetan eratu dira.
____________________________________________________________________
Fixismoa eta Eboluzionismoa:
-Fixismoa dio: Espezieak ez dira aldatzen denboraren zehar. Jaungoikoak sortu ditu espezie guztiak (Kreazioa) eta sortu dituen bezelakoak mantentzen dira, aldatu gabe. Kreazionismoa teoria fixista da, eragin erligioso handia duena.
-Eboluzionismoa: Lau teoria osatzen dute Eboluzionismoa, huek dira: Lamarckismo, Darwinismoa, Neodarwinismoa eta Teoria Sintetikoa eta Oreka Taiduna.
Lehendabiziko teoria eboluzionista, Lamarckismoa da: honen arabera, Bizidun guztieek konplexutasunerako joera dute, berez, gero eta gorputz konplexuagoak lortu "nahi" dute.
Darwinismoa --> Darwinen arabera bizitza guztion artean eta guztion kontrako borroka da. Soilik hautespen naturalak aukeratutako egokienek bizirauten dute eta haiek ondorengoei helarazten dizkiete apurka lortutako abantaila ebolutiboak. Eta horrela sortzen dira espezie berriak.
Neodarwinismoa --> Neodarwinismoaren arabera eboluzioaren oinarria genea da; gure izaera pertsonala eta sozialaren baldintzatzailerik nagusiena.
Oreka Taiduna --> Oreka Taidunaren teoriaren zehaztasunak, espeziek eboluzionatzeko ematen duten denborarekin zerikusia du. Erregistro fosilean, sarri ikusten da espezieak, denbora batez egonkor mantentzen direla, ondoren, iraungi edo ia bapatean eraldatzeko.
____________________________________________________________________
Blogaren joku atalean utzi dut gizakiaren eboluzioari buruzko joku bat zuek jokatu ahal izateko.
Hemen argazki bat gizakiaren eboluzioa erraz ulertzeko.
Aurkezpen interaktibo bat daukazue non azaltzen den eboluzioa eta eboluzio bakoitzaren ezaugarriak, zein urtean agertu egin ziren eta eboluzio horren izena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina