1. Ebaluaketa

1. GAIA: Agente geologikoak.
Zer da Glaziarra? Glaziarra edo hormagunea astiro mugitzen den izotzezko ibaia edo multzo geologikoa da, elurraren metaketak sortutakoa.
Zer dira ibaiak? Ibaiak ur laster iraunkorrak dira. Ur laster nagusi batean elkartzen dira, eta ibai nagusi horrek, eskuarki, itsasoan isurtzen ditu urak.

Zer da haizea? Haizeak, eragile moduan dituen ezaugarriak izan daitezke materialik meheenak garraiztzeko ahalmen handia duela (buztin partikulak), oso gora eramanda eta milaka kilometroko distantziara eraman ditzake.



Zer dira karstikoak? Gainazaleko ura eta lurpeko ura kareharrietan egindako erliebe aldaketak dira. 


2.GAIA: Lurraren egitura.
Lurraren egitura geruzatan zatitu ahal da. Geruza hauek konposaketa kimiko ezberdina dute eta izaera geologiko ezberdina. Euren izatea uhin sismikoen bitartez ikasi daiteke, eta baita hainbat neurri grabitazionalekin.

1- Buruko nukleoa edo nukleoa:  3.475 kmko lodiera duen geruza da. Mantutik Gutenberg etenuneak bereizten du. Burdina eta Nikelez osatutako aleazio batez osatua dago etaeremu  magnetikoa sortzen deneko lekua da. Barne eta kanpo nukleoan (2) bereiz daiteke. 

3- Mantua:  Lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 km.ko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago.

4- Azala edo lurrazala: Kanpoko geruza da eta ozeanoetan dituen 12 kmtik kratoietan dituen 80 kmtaraino iritsi daiteke. Batez ere basalto eta granitoz osatua dago. Eztertu ahal izateko, bitan sailkatu ohi da: lurrazal kontinentala eta ozeanikoa.

Hemen daukazue lurraren egitura erraz ulertzeko:



3.GAIA: Lurraren historia.

Aktualismoa eta Uniformitarismoa: Aktualismoa edo Uniformismoa (baita ere Uniformitarismoa) oinarrizko printzipioa da geologiaren ikerketan. Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.

Lurraren historia honela banatzen da:
4 eon daude: Hadikoa, Arkerozoikoa, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa.
Hadiko, Arkerozoiko eta Proterozoikoa supereon bat osatzen dute, Kanbrikoaurrea izenakoa.
Fanerozoikoa azken eona da, ere laburrena da, honek hiru eratan banatuta daude: Paleozoiko, Mesozoiko eta Proterozoikoa.


Hauek dira Mesozoikoaren periodoak eta noiz izan ziren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina